XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

44- Amatxo guztiak
sarri oi dute ori esan;
baña amatxo batek
bere semea jan?...
.

45- Ez da izan... ez dago...
ez da izango amarik,
bere semetxoa
jango lukeanik...
.

46- Ala ta guzti ere,
zuk, Ama, ori esanaz,
itz-dagidazu gaur
egirik aundienaz...
.

47- Egirik aundiena
oraintxe dezu esan:
egunen baten bai,
jan eingo nauzu, jan...
.

48- Ta ez egunen baten:
urtero ta illero...
illero ta astero...
astero ez bakarrik
,

49- bai eta egunero...
jan eingo nauzu, jan...
edango nauzu, edan...
ez beldurtu gero...
.